Bestak 2025

Hasi dira Narbarteko bestak

Ttipi-Ttapa 2025eko abuztuaren 20a

Goizean goiz gazteek herriko ttikienendako joko ederrak antolatu dituzte, nahiz eta hasieran eguraldi kaxkar xamarra izan duten. Ondotik aterpean elkartu dira gosaltzeko eta motorrak berotzeko etxez etxeko buelta egin aitzinetik. 12:00etan herriko alkateak suziria bota eta Juan Pablo izan da herriko ohiturari eutsiz, ezkila joz herritarrei bestak hasi direla eta ospatzeko egunak direla abisatzeaz arduratu dena.

Argazkiak eta testua: Maite Bertiz.

Arratsaldean, haurrak Bertiz Abentura Parkera joatekoak ziren eta horrez gain, 18:00etan txokolate jatea eta 21:00etan Zopak izanen dituzte Beñat musikariarekin.

Abuztuak 21, ortzeguna
  • 11:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:00etara puzgarriak.
  • 13:30ean haurren eta gurasoen bazkaria.
  • 17:30ean mus eta partxis txapelketak.
  • 19:30ean Lerro dantza taldearen emanaldia.
  • Ondotik gazteek egindako bokatak.
Abuztuak 22, ortziralea
  • 08:00etan plater tiroketa.
  • 14:00etan gazteen bazkaria.
  • 17:00etan gazteen jokoak.
  • 20:30ean tortilla jatea.
  • 23:00etatik 03:00etara Bizphiru Pelau taldearekin dantzaldia. 
Abuztuak 23, larunbata
  • 08:00etan aurorak.
  • 11:00etan meza.
  • Ondotik haurren herri kirol saioa eta luntxa.
  • 14:30ean zikiro jatea, Bittor Elizagoien eta Manolo Arozena bertsolariekin.
  • 17:00etatik 22:00etara Andoni akordeoilariarekin dantzaldia.
  • Ilunabarrean, jangelako gurasoek egindako bokatak.
  • 00:00etatik 03:00etara Bide Batez taldearekin dantzaldia.
  • 03:00etatik 06:00etara DJ Ventura. 
Abuztuak 24, igandea
  • 11:00etan haurren hirugarren krosa.
  • 18:00etan herri kirolak: helduak gazteen kontra.
  • Ondotik A toda madre mariatxiak.
  • 21:00etan kantu zaharren afaria.
  • 00:00etan Gaixoa ni Andoni akordeoilariaren eskutik. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun