Sei urtetik goitikoei zuzendua, 11:30etik 13:00etara eginen dute lorategian.
Petaloak, hostoak eta zurtoinak tolesten, ebakitzen eta modelatzen ikasiko dute, lore bakar bati forma emateko: lore delikatua, koloretsua eta inoiz zimeltzen ez dena. Jarduera sortzailea, erlaxagarria eta dibertigarria da, natura maite duten artista ttikientzat ezin hobea. Ehundura, kolore eta formekin jolastuko dute, artea eta behaketa konbinatuz, ingurunearekin modu sortzaile eta poetikoan konektatuta. Parte hartzaile bakoitzak bere paperezko loreak eramanen ditu etxera, artez, naturaz eta alaitasunez betetako egun baten oroigarri gisa.