[ARGAZKIAK] Narbarteko frontenis txapelketako finalak jokatu dituzte igandean

Ttipi-Ttapa 2025eko uztailaren 28a

Senior mailan, Ugaitz SalaberrI eta Mostafa El Haou suertatu dira txapeldun.

Narbarteko Frontenis txapelketaren bosgarren edizioko finalak jokatu dituzte igandean. Hiru kategoriatan jokatu dute, ttikiak, gaztetxoak eta seniorrak. Azken honetan zortzi bikote lehiatu dira eta finalean Ugaitz Salaberri eta Mostafa El Haou bikoteak 30-26 irabazi zio Aitor Irazoki eta Egoitz Bueno bikoteari.

 

Igande arratsaldean izan zen zita herriko plazan. Tarteka euri tantak bota zituen arren, finala plazan jokatzea lortu zen. Frontoia busti zen momentuan herriko gaztetxoek, sopladorak bizkarrean hartu, eta plaza idortzeko ahalegina egin zuten eta txapelketa bukatzea lortu zuten. Hiru mailatan jokatu dituzte finalak.

 

Emaitzak

Ttikiak

Zortzi bikotek hartu dute parte. Finaleko emaitza:

  • Unai Zubigarai - Amets Telletxea, 22
  • Xamai Ziganda - Saioa Zubigarai, 13

Gaztetxoak

Hamaika bikotek hartu dute parte. Finaleko emaitza:

  • Aimar Opoka - Eneko Rekalde, 22
  • Irati Mitxelena - Julen Mitxelena, 16

Seniorrak

Zortzi bikotek parte hartu dute. Finaleko emaitza:

  • Ugaitz Salaverri - Mostafa El Haou, 30
  • Aitor Irazoki - Egoitz Bueno, 26

Arratsaldea borobiltzeko taloak izan zituzten. Goraipatu behar da bosgarren urtea dela frontenis txapelketa aitzinera eramaten dutela Narbarten eta eskerrik beroenak eman nahi dizkiete antolatzaileei, beraien dedikazio eta borondateagatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun