Aurtengo Legasako bestak badute data: abuztuaren 27tik 31ra izanen da, asteazkenetik igandera, eta hori antolatzen buru-belarri dabil Basagaitz Kultur Elkartea. Hala ere, ez da bestetara mugatzen bere egitekoa. Bestak eta bertzelako kultur ekitaldiak antolatzeko sortu zuten elkartea, eta urte osoan egiten ditu jarduerak; adin guzietako herritarrei zuzenduak, gainera.
Gaur egun, hiru lagun arduratzen dira Basagaitzen kudeaketaz. Beharraren arabera, berriz, herritar guziengana zabaltzen dituzte bilera deialdiak. Finantziazioari dagokionez, kontzejuak 10.000 euroko dirulaguntza ematen dio eta gainerakoan plazan bestetan paratzen duten ostatutik ateratzen dute behar duten dirua.
Hain zuzen, elkarteak egiten duen lan handia azpimarratu nahi izan du kontzejuak, bere hitzetan, «ez baita makala egiten duten lana». Eta horrekin batera, lanak banatzerakoan «herritarren parte hartzea» ere aipatu nahi izan du kontzejuak.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!