Arcelor Mittalen ERErik ez! lelopean, 11:30ean hasiko da manifestazioa, Legasako lantegi paretik. Handik Doneztebera joanen dira. ELA eta UGT sindikatuek egin dute manifestaziorako deia, eta Legasako lantegian ordezkaririk ez duen arren, LABek ere deialdiarekin bat egin du.
Apirilaren 10ean iragarri zuen enpresak Legasako lantegia itxi eta produkzio guzia Agurainera (Araba) eraman nahi duela. Bi lantegietan, Legasakoan eta Aguraingoan, 40 lagun bidaltzeko asmoa du eta tartean, Legasako lantegitik 33 langile kanporatu nahi ditu.