Narbarteko Sagardo Egunerako apuntatzeko azken egunak

Ttipi-Ttapa 2025eko maiatzaren 20a

Ekainaren 7an eginen dute Narbarteko Sagardo Eguna. Eguerdian bazkaria eginen dute eta bazkalondoan musika izanen dute.

Zehazki, 14:00etan bilduko dira bazkaltzeko eta bazkalondoa girotzeaz Andoni Mitxelena akordeoilaria arduratuko da.

Bazkaria 25 euro ordaindu beharko da eta joateko intentzioa dutenek ortzegun hau, maiatzaren 22a, izanen dute apuntatzeko azken eguna. Epez kanpo apuntatzen direnek bortz euro gehiago ordaindu beharko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun