Jende andana elkartu zen Narbarteko eskolako salto gelan. Inork ez zekien ongi zer antzeztuko zuten eta sorpresa ederra hartu zuten bildutakoek. Herriko atautxi eta amatxiei omenaldi polita egin zieten, gure artean daudenak eta ez daudenak oroituz. Polita bezain hunkigarria izan zen eta akitzeko, merienda ere prestatu zuten.