Narbarteko gaztetxoek antzerkia eginen dute ortzirale arratsaldean

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 14a, 13:00

Aurtengo antzerkia prestatzen ari den lantaldea. Argazkia: Maite Bertizek utzitakoa.

Azken hilabeteotan prestatu duen antzerkia jende aitzinean erakutsiko du Haur Txiki Antzezle Handi taldeak.

Antzerkia ortziralean, maiatzaren 16an, izanen da, 18:00etan Narbarteko ostatuko gaineko aretoan.

Herriko gaztetxoek joan den urtean egin zuten lehenbiziko aldiz antzerkia, eta aski emanaldi ederra egin zuten. Seguru hala izanen dela aurtengoa ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun