Horrez gain, enpresak Berriobeitin duen lantokiaren parean elkarretaratzea eginen dute enplegua erregulatzeko espedientearen kontsulta epearen bilera bertan izanen delako. Adierazpenak 11:30ean eginen dituzte.
Langileek maiatzaren 8an egin zuten lehenbiziko greba, eta horrez gain, maiatzaren 7an eta 9an, lanuzteak egin zituzten. ELA sindikatuaren arabera, lehenbiziko greba eguna «arrakastatsua» izan zen.