Goizean goizetik motorzaleen bilgune bihurtuko da Bertizarana igande honetan, maiatzaren 11n, Enduro proba eginen baitute. Aurtengoa borzgarren edizioa izanen da eta Nafarroako, EAEko eta Aragoiko txapelketetarako puntuagarria izanen da. Juniorretan, seniorretan, master 45 mailan eta 18 urtez azpikoak 125 cc-koen kategorietan ariko dira.
08:00etatik 09:30era egiaztatzeak eginen dituzte eta 10:00etan hasiko da lehenbiziko pilotua. Sari banaketa 15:00etan eginen dute.