Rosa Diez zuzendariarena lana da Etxerik txikiena, 50 bat minutu irauten duena, eta Eva Azpilikueta eta Laura Villanueva dira antzezleak. Bortz urtetik gorako gaztetxoendako eta helduendako antzerkia da, egileen arabera, «familia guztiarendako antzerki soziala». Gerratik eskapu egindako bi neskatoren istorioa kontatzen du, haur errefuxiatuek haien jaioterritik alde egiterakoan bizi dutena landuz.
Igande honetan, apirilaren 27an, Legasako Santa Leokadia ermitan ikusgai izanen da, 17:30ean.