Aste honetan Bertizaranan egiten ari den Komunitatea eta elkarbizitza eragileak sortuz abentura anitzeko eta artearen bidez lehen kanpamentuak bizikidetzaren eta giza eskubideen balioei buruzko gogoeta eta sormen espazioak eskaintzea du helburu, aire zabalean egindako abentura anitzeko jarduerekin osatuko direnak. 14 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzendutako ekimen berri honek, Nafarroako Gazteriaren Institutuak eta Nafarroako Gobernuko Memoria eta Bizikidetzako Zuzendaritza Nagusiko Bizikidetza eta Giza Eskubideen Zerbitzuak sustatua, 50 gazte artearen munduan murgilduko ditu hainbat tailerren bidez eta bizikidetzan eta giza eskubideetan oinarritutako talde dinamiketan parte hartuz.
Horrela, kanpamentu honek, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako departamentuak Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako departamentuarekin lankidetzan antolatua, talde espiritua, errespetua eta kontzientzia soziala sustatu nahi ditu gazteengan, ikasteko eta ondo pasatzeko esperientzia ahaztezina eskainiz. Gainera, aire zabaleko jarduerez gozatzen ari dira, hala nola kanoien jaitsiera, herri kirolak, tirolinak eta piraguismoa.
Kirol anitzeko jarduera horien bidez, parte hartzen duten adingabeek aisialdiko esperientzia aberasgarri, dibertigarri eta osasungarri bat bizitzeko aukera dute, naturarekin konektatzera eta, aldi berean, Nafarroako iparraldeko faunaren eta floraren inguruneaz eta aniztasunaz gozatzera eta balioestera eramanen dituena, eta, ondorioz, ingurumenaren errespetua eta kontserbazioa sustatuko dituena.
Asteartetik ortziralera arte ekimen honek jarduera bakoitzean aktiboki parte hartzea proposatuko die gazteei, gogoeta egiteko, hitz egiteko, partekatzeko eta taldean eztabaidatzeko aukera eskainiz. Pertsona eta talde gisa aberastuko dituzten topaketak dira. Bizipen horiekin bizikidetzarako eragile izan beharko dute.
Elkarbizitza tailerrak hainbat diziplina artistikoren bidez
Kanpamentuak Narbarten du egoitza, eta aisialdi hezitzailerako gune seguru eta inklusibo bat eskaintzen die parte hartzaileei, euskaraz zein gaztelaniaz, non berdintasuna, kulturartekotasuna eta giza eskubideak diren ardatz nagusiak. Bertan parte hartzen dutenek hausnarketa sortzen, giza eskubideen urraketaren aitzinean begirada kritikoa sortzen eta enpatia eta asertibitateko trebetasunak lantzen adituen esperientziaz gozatuko dute. Marisa Serrano eta Maitane Pérez arte eszenikoen arloan; Txus Santesteban rap aditua; Juan Ángel Perotxena Perotx arte piktorikoen arloan; eta Sugoi Etxarri, errestaurazio-zirkuluetan aditua den orientatzailea, bizikidetza osasuntsu orotan oinarrizko alderdiak sustatzeaz arduratuko dira, hala nola errespetuzko harremanak eraikitzeaz, laguntza emateaz edo erabakiak hartzeaz, horretarako komunikazio zintzoa erabiliz, loturak garatuz eta komunitatea indartuz.