Giro ederrean ospatu dute 'Calçotada' Legasan

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 17a, 14:30

Joan den larunbatean, 'Calçotada' eguna izan zuten Legasan. 30 bat lagun elkartu ziren, eta calçota, butifarra eta bertzelako jakiak dastatzeko aukera izan zuten.

Argazkiak: Jexux Etxart.

Legasako herritarrek urteak daramatzate Bartzelonako Vacarisses herriarekin harremanetan eta haiek izan ziren larunbatean produktu guztiak eta jatekoa ekarri zituztenak.

Giro ederrean pasatu zuten eguna, eta halaxe baieztatu dute Legasatik: «Bi herri, kilometroz urruti, baina laguntasunari dagokionez hurbil».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun