David Albiasu narbartearrak irabazi du Nafarroako lehen mailako paleta goma kopa

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 11a, 09:30

Amaya taldeko Alberto Goñi eta David Albiasu narbartearra, Nafarroako lehen mailako paleta goma kopako txapeldun, martxoaren 1ean Anaitasunan.

Amaya elkarteko Alberto Goñi taldekidearekin batera 25-20 irabazi zien martxoaren 1ean Frontón Lopez taldeko Aznarezi eta Contini

Ez da txapelak janzteaz aspertzen Narbarteko David Albiasu pilotaria. Martxoaren 1ean jokatu zen Iruñeko Anaitasuna paleta gomako binakako kopako lehen mailako finala eta Amaya elkarteko Alberto Goñi taldekidearekin batera 25-20 irabazi zien Frontón López taldeko Aznarezi eta Contini.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun