Martxoak 8

Mahaiaren bueltan ospatu dute martxoaren 8a Narbarteko emakumeek

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 10a, 17:00

Emakumearen Nazioarteko Eguna oroituz, urtero bezala, afaria egin zuten Narbarteko emakumeek.

Argazkiak eta testua: Maite Bertiz.

Hitzordua Doneztebeko Belarra jatetxean egin zuten, eta irri artean ederki afaldu zuten adin aunitzetako emakumeek. Afalondotik, bingoan aritu ziren, eta sariak ere banatu zituzten. Akitzeko, ohitura bihurtua den kuadrillako argazkia atera zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun