Legasan ere ez dute aspertzeko astirik izan azken egunotan

Ttipi-Ttapa 2025ko urt. 2a, 17:30

Olentzeroren eta Mari Domingiren bisita, bingoa, urtatxak... Bateko eta bertzeko ekitaldiekin giro ederrean ibili dira legasarrak.

Abenduaren 24an, merienda eginez hasi zituzten legasarrek eguneko hitzorduak. Ondotik, menditik ailegatu ziren bi protagonistak: Olentzero eta Mari Domingi. Herriko dantzariek harrera polita egin zieten, eta haiek goxokiak banatu zituzten bildutakoen artean.

Abenduaren 26an egin zuten hurrengo hitzordua, Kuku elkartean. Herritarrak bingoan aritu ziren, eta ondotik, txokolate beroa jateko aukera izan zuten. Urte berriari ongietorria emanez, bertzalde, atzo goizean, etxez etxe urtatxak biltzen aritu ziren legasarrak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun