Itsasoa bete urre liburua argitaratu dute Dani Martirena idazleak eta Ana Ibañez margolariak, Txalaparta argitaletxearen eskutik. Itsasoan zehar egindako bidaia batean oinarrituta, irudi ederrak eta abstraktoak erabiliz, itsasoa zaintzen duen farozain batek bere largabistetatik begiratzeko gonbita egiten dio irakurleari. Orain txipiroi ipurtargiak, orain marrazo gosetiak, sardina kilikariak, marmoka itsaskorrak eta… Bizargorriren galeoi hondoratua! Baina, ez hori bakarrik, oro ez baita urre; emigrazioaren errealitate gordinera hurbiltzeko aukera ematen du liburuak.