Sanandresak giro ederrean ospatu dituzte narbartearrek

Ttipi-Ttapa 2024ko abe. 2a, 14:30

Larunbatean San Andres Eguna giro ederrean ospatu zuten Narbarten. Goizean meza izan zuten, eta segidan, luntxa. Eguerdian, herriko ostatuan bazkaria izan zuten, Andoni Mitxelenaren musika doinuek lagunduta. Mahai inguruko bestak segitu zuen bitartean, kanpoan txokolate goxoa banatu zuten.

Argazkiak eta testua: Maite Bertiz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun