Goizean, 11:30eko mezaren ondotik, luntxa izanen dute eta 14:00etan bazkaltzeko bilduko dira. Hain zuzen, bazkari horretara joan nahi duenak dendan dagoen zerrendan apuntatu beharko du, eta eguna baino lehen ordaindu beharko du. Bazkalondotik Andoni akordeoilariarekin musika izanen dute eta 18:00etan txokolatea banatuko dute. Eguna borobiltzeko, afaltzeko bokatak izanen dituzte.