Gozatu ederra hartu dute Legasan 'Itsasoa bete urre eta bertso' saioan

Ttipi-Ttapa 2024ko aza. 19a, 14:30

60 lagunen aitzinean saio zoragarria osatu zuten Julio Soto eta Uxue Alberdik joan den igandean Legasan, Dani Martirenak bikain gidatuta.

Argazkiak: Iker Gorosterrazu eta Aiala Grajirena. Testua: Iker Gorosterrazu.

Itsasoa bete urre Dani Martirenak eta Ana Ibañezek argitaratu berri duten liburuan oinarrituta hainbat gairen inguruan aritu ziren bertsotan, umoretik zein seriotik ale ederrak utziz. Bertaratutakoek gozatu zutela ez dago dudarik eta esker oneko hitzak bertzerik ez ditugu bertsolari zein gai jartzailearentzat.

Malerrekako Bertso Eskolak, Malerrekako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak eta Legasako kontzejuak eta herriak elkarlanean antolatu zuten saioa.

Horrez gain, Malerrekako Bertso Eskolak abenduan Donezteben bertso poteo bat ere antolatuko du, beraz, adi bertsozale hurrengo zitarako!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun