Gomazko pilotarekin, elite mailako hainbat txapel jantzi ondotik, CD Amaya elkartean ari diren Davir Albiasu narbartearrak eta Angel Erburuk, larruzko pilotarekin ere Nafarroako paleta txapelketako bigarren mailako txapela jantzi dute. Urriaren 18an Labriten jokatutako finalean bi jokoak irabazi zizkieten Oberenako Fernandezi eta Egeari (13-15 eta 10-15).
Lehen mailako txapelketako finalean ere Amaya taldeko bikotea gailendu zen. Isaak Ziaurrizek eta Ibai Baronek, lehen jokoa galdu, baina hurrengo biak irabazi egin zizkieten Larrainako Marcos Perezi eta Mikel Iribarreni (13-15, 15-13 eta 10-8).