Ate irekien eguna eginen dute igandean Bertizko Natur Parkean

Ttipi-Ttapa 2024ko irailaren 27a

Joan den urteko ate irekien egunean hartutako irudia.

Igande honetan, goizez eta arratsaldez, hainbat hitzordu antolatu dituzte Bertizko Natur Parkean. Ate irekien eguna izanen dute, eta, bertzeak bertze, lorategi historiko-artistikoa debalde ikusteko aukera izanen da.

  • 10:00etatik 13:00etara hegaztien eraztunketa zientifikoa belaietan. Bertizko Informazio eta Turismo Bulegoaren plazan bilduko dira eta parte hartzeko aitzinetik izena eman beharko da.
  • 11:00etatik 14:00etara tokiko artisauen azoka merenderoan, Argitsu elkartearen eskutik.
  • 11:45etik 13:00etara bisita gidatua lorategi historiko-artistikora, Jose Joaquin Roncalen eskutik. Gaztelaniaz izanen da eta aitzinetik izena eman beharko da.
  • 16:45etik 17:45era El Parque Natural Señorío de Bertiz 15 minutuko aurkezpena.
  • 17:15etik 18:15era Bertizko Jaurerria Natur Parkea 15 minutuko aurkezpena.
Erakusketak

Hitzordu horiez gain, Bertizko parkean dauden aldi baterako erakusketak ikusteko aukera izanen da. Zehazki, 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara Bertizko argazki zaharren bildumaren eta Diana Iniestaren Coups de coeur margo erakusketak.

Informazioa eta izen-ematea

Informazio gehiago biltzeko eta izena emateko cinberti@navarra.es helbidera idatzi edo 948 59 24 21 telefonora deitu behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun