Sendabelarrak ezagutzeko txangoa eginen dute abuztuaren 24an Bertizen

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 21a, 13:00

Sendabelarrak ezagutzeko txangoa eginen dute larunbat goizean Bertizen, Laura Gurbindoren eskutik.

Larunbatean, 10:00etan abiatuta, Laura Gurbindo naturopatak emanen ditu azalpenak

Kultur 2024 programaren barrenean, Maria Jimenez Morenoren ‘Basati’ erakusketa ikusgai dago Bertizko Natur Parkean. Erakusketa honekin loturako bertze ekintzak ere egiten ari dira eta, honela, abuztuaren 24an, larunbatean 10:00etan hasita, sendabelarrak ezagutzeko txangoa eginen dute. Fitoterapian espezializatutako naturopata den Laura Gurbindo Bombak gidatuko du txanga eta sendabelarren ezaugarriak eta medikuntza herrikoian izan duten erabilerak azalduko ditu.

Lau orduko txangoa izanen da, sei urtetik goitikoei zuzendua. Gehienez ere hamabortz lagun onartuko dira eta gaztelaniaz emanen dituzte azalpenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun