Sorginorratz tailerra izanen dute abuztuaren 17an Bertizen

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 14a, 19:00

Maria Jimenez Moreno artista, Rebeca Esnaola kontseilariarekin, erakusketaren aurkezpenean. Larunbat eguerdian tailerra eskainiko du.

Kultur 2024 programaren barrenean abuztuaren 31ra bitarte Bertizko Lorategi Historiko-artistikoan ikusgai den Basati erakusketaren baitan

Era horretan, Bertizko Lorategi Historiko-Artistikoan, Maria Jimenez Moreno artistaren Basati erakusketa ikusgai da uztailaren 1etik abuztuaren 31ra,   Erakusketa honekin loturik, Sorginorratz tailerra eskainiko du Maria Jimenez berak abuztuaren 17an (12:00) eta Bertizeko Natur Parkeko sendabelarrak ezagutzeko txangoa eginen dute abuztuaren 24an, 10:00etan abiatuta, Laura Gurbindorekin.

Nafarroako sorginen ehizaren testuinguru historikoa, kulturala eta soziala hurbiltzen du erakusketak. «Sentsoriala dena indartu nahi dut errealitatearen pertzepzioaren zati moduan, eta erreala eta onirikoa lotzea ere bai, lurralde liriko pertsonala landuz», nabarmendu du Maria Jimenez Moreno artistak.

Sorginorratz tailerrari dagokionez, arroparentzako orratza sortuko dute, sorgin-orratz forma duen paparrekoa. 6 urtetik goitikoei zuzendutako bi orduko jarduera izanen da eta gaztelaniaz emanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun