Narbarteko Frontenis Txapelketako finalak jokatu zituzten atzo

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 29a, 14:00

Atzo arratsaldean jokatu zituzten Narbarteko frontoian frontenis txapelketako finalak. Hiru kategoriatan lehiatu ziren eta giro ederra izan zen.

Argazkiak eta testua: Maite Bertiz.

Ttikietan, Urko eta Ilargi 22 eta 15 nagusitu ziren Iñigo eta Iraiaren kontra. Gaztetxoetan, Aitor eta Olaiak 22 eta 18 irabazi zieten Oihani eta Argitxuri. Bukatzeko, seniorettan, Mattin eta Youseff 30 eta 24 nagusitu ziren Estebanen eta Jonen kontra.

Partida bikainak izan ziren denak ere, plaza jendez beteta baina bero ikaragarriarekin. Ondotik, taloak izan ziren. 

Egun borobila izan zen.  Zorionak hemendik partaide guztiei, nola ez irabazleei eta eskerrik beroenak antolakuntzakoei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun