Aurten ere kantu zaharren bueltan hitzordua antolatu du Legasako Basagaitz kultur elkarteak. Uztailaren 27an Leokadia ermitan kantu zaharren bazkaria eginen dute Angel Mariezkurrenarekin, Aitor Ibarra Jaliskorekin eta Beñat Mitxelenarekin. 45 eurotan, bazkaltzeko eta euskal kantu zaharrez gozatzeko aukera izanen da. Uztailaren 10era arte eman daiteke izena, 654 09 05 78, 659 61 32 40 edo 628 62 40 69 telefonoetara deituz.
Eskulan tailerra Itziar Mikelperizenarekin
Bertzetik, Basagaitz elkarteak bertze hitzordu bat ere antolatua du egunotan. Uztailaren 8tik 11ra eskulan tailerrak egiten ari dira Itziar Mikelperizenarekin: arropa pertsonalizatuak, giltzatakoa eta koadroa.