Narbarten ere txarra kanpora bota dute su gainean saltoka ibiliz

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 25a, 11:30

Bertze herri aunitzetan bezala, Narbarten ere karrikara atera ziren ekainaren 23an. Lehenbizi, afari autogestionatua egin zuten plazan, eta ondotik, erreka ondora joan ziren su gainean salto egitera, txar guziak uxatzeko asmoz. Etxe inguruetan ere su ttikiak piztu zituzten.

Argazkiak eta testua: Maite Bertiz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun