Eltxo tigreari buruzko jardunaldia eginen dute heldu den ortzegunean Bertizen

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 13a, 20:00

Tigre eltxoari buruz ariko dira eta gaur egungo datuen berri ere emanen dute. Irudia: James Gathany/CD, Wikipedia.

Nafarroako Gobernuak antolatu eltxo tigrearen inguruko jardunaldia eginen dute heldu den ortzegunean, ekainaren 20an Bertizko Jauregian

09:30ean hasiko da jardunaldia parte hartzaileen erregistroarekin. Ondotik 10:00etan ongi etorria eginen diete parte hartzaileei eta eguneko programa aurkeztuko dute.

Ondotik, 10:15ean hasita hiru solasaldi eginen dituzte:

  • Klima aldaketa Nafarroan. LIFE-IP NAdapta-CC proiektua aurkeztuko du Miguel Angel Gonzalez proiektuaren koordinazio teknikariak eta komunikazio arduradunak.
  • Nola eragiten dio klima aldaketak osasunari? Nafarroako egoera solasaldia emanen du Estrella Miquieliz Autor adituak.
  • Bukatzeko, eltxo tigrea: zer egin dezakegu aurre egiteko solasaldia izanen dute eta hiru alor aztertuko dituzte: zaintza plana, bektorea identifikatzea eta emaitzak eta egungo egoera. Solasaldi horretan Teresa Ferrer, Miguel Domenech eta Elena San Miguel adituak ariko dira solasean.

Solasaldiak bukatzean 12:00etan galderak egiteko aukera irekiko dute eta 12:30ean bukatuko da jardunaldia.

Herritar denei irekitako jarduera da eta hemen eman daiteke izena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun