Antzerkia eta mendi itzulia tarteko asteburu polita izan dute Narbarten

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 20a, 12:30

Ortziralean haurrek antzerkia egin zuten eta larunbatean, lehenbiziko aldiz, mendi itzulia eta ondotik bazkaria.

Testua eta argazkiak: Maite Bertiz.

Ortziralean, Gure Etxeko Antzezleak-en eskutik antzerki ederra ikusteko aukera izan zuten Narbarten. Herriko haur talde bat izan zen protagonista. Hilabete batzuk pasatu dituzte prestatzen eta ortziralean emanaldi irribarretsua eta polita egin zuten.

Antzerkiko protagonistak.

Larunbatean, berriz, lehenbiziko aldiz mendi itzulia antolatua zen eta eguraldia lagun, bederatzi kilometroko ibilbidea osatu zuten. Ondotik, plazan bazkaria izan zuten giro ederrean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun