Narbarteko eskolako ikasleek eski kanpainan parte hartu dute

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 15a, 20:00

Eguberrietako oporrak luzatuz, Narbarteko eskolako 9 eta 12 urte bitarteko haurrak Izaban pasatu zuten joan den astea. Goiko gelakoak izan dira aurten eski kanpainan parte hartzeko aukera izan dutenak, eta esperientzia zoragarria izan dela diote. 

Argazkiak eta testua: Maite Bertiz.

Eskiatzen ikasteko aukera paregabea izateaz gain, inguruko herrietako bertze ikasleak ezagutzeko aukera izan zuten, Sunbilla, Legasa eta Iturengo eskoletako haurrekin batera joan baitziren. Goizetan eskiatzen ibili ziren eta arratsaldetan hainbat ekintza egin zituzten: zinema, Erronkariko museoa, herri kirolak edo birziklapenarekin lotutako herri garbiketa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun