Abenduaren 22an eskolako haurrek jaialdi polita eskaini zieten guraso eta amatxi-aitatxiei. Egun batzuk entsaiatzen eman ondoren Eguberrietako kantuak eskaini zituzten eskolako ikasle guztiek, ttikienetik handienetara.
Abenduaren 24an berriz, Olentzero Narbartera ailegatu zen. 17:00etan plazan elkartu eta bere bidera joan ziren, herriko akordeoilari eta panderojoleen laguntzarekin. Gurdi eder batean etorri zen, zakua opariz beteta... Herriko gaztetxoek joarea eta antortxak eramanez bidea ireki zioten. Arratsaldea borobiltzeko txiki bakoitzari goxoki poltsa bat eman zien, ondoren trinketean guraso elkarteak antolatutako berendu goxoa eta bukatzeko lote eder batzuen zozketa egin zuten.
Abenduaren 25ean, ohitura den bezala, jaiotza biziduna egin zuten Elizan. Haur dezentek parte hartu zuten.