Larunbatean 17:00etan plazan geldituak ginen, akordeoi eta panderoez alaituak, Mari Domingiren bere bidera joateko herriko ttikien eskutitzak ematera. Olentzerori berak helaraziko dizkiola erran zigun eta denak ilusioz beterik zeuden.
Ondotik, plazan taloak izan genituen, eta eskolako jangelako gurasoek edaria, kafea eta bizkotxoak salgai izan zituzten, ostaturik ez dugunez, herria girotzeko asmoz. Nahiz eta giroa hotz egon, herriko berotasunean gustura pasa genuen arratsaldea. Olentzerok jasoko ote ditu gure eskariak?