Legasako eskolako azoka ospatu dute laugarren aldiz

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 20a, 20:00

Legasako Eskolako IV. Azoka eguna ospatu zuten joan den ortzegunean, azaroaren 16an. Ikasleek, eskulanak eta jaki goxoak prestatu zituzten eta hauen familiek ere parte hartu zuten. Eguraldia lagun izan ez bazuten ere frontoira jende multzo bat hurbildu eta goiz polita pasatu zuten «Milesker azokan parte hartu eta hurbildu zineten guztiei!» adierazi dute eskolatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun