Eskualdeko bertze herri batzuetan bezala, Legasan ere Gau Beltza ospatuko dute bihar, urriaren 31n. 16:30ean elkartuko dira eta merienda autogestionatua izanen dute. Ondotik, 17:00etan hiru tailer izanen dituzte: eskulanak egitea, aurpegia margotzea eta mozorroak sortzea. Ondotik, 19:00etan herrian barna itzulia eginen dute eta musika izanen dute plazan.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.