Ehunka bisitari izan zituzten Bertizen Ate Irekien Egunean

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 24a, 09:00
Hainbat bisitarik aprobetxatu zuten Bertizko Natur Parkeko ate irekien eguna larunbatean. Argazkia: Alicia del Castillo

Natur parkean bizi diren saguzarrak ezagutzeko erakusketa ireki zen eta gaueko irteera ere egin zuten. Argazkia: Alicia del Castillo

Ehunka lagunek bisitatu zuten larunbatean Bertizko Natur Parkea, Ate Irekien Egunaren harira. Eskulangileen azoka ikusteaz eta taloak dastatzeaz gain, haurrek talo tailerrean ere parte hartu ahal izan zuten eta lorategira bisita gidatua ere egin zen. Arratsaldean Nafarroako saguzarrak erakusketa ireki zuten jauregiko erakusketa aretoan eta gaueko irteera ere egin zuten, ugaztun hegalari hauek gehiago ezagutzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun