Bertizko ‘Zentzumenen Lorategia’ bisitatzeko aukera izanen da irailaren 30ean

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 27a, 18:00
Ondarearen Europako Jardunaldiekin bat eginen du Bertizko Natur Parkeak aurten ere.

Ondarearen Europako Jardunaldiaren barrenean, larunbatean 11:00etan gaztelaniaz eta 17:00etan euskaraz

Bertizko Natur Parkeak aurten ere bat egin du Ondarearen Europako Jardunaldiekin, Zentzumenen Lorategia bisita berezia antolatuz. Irailaren 30ean izanen da, larunbatean 11:00etan gaztelaniaz eta 17:00etan euskaraz.

Informazioa eta izen emateak: 948 59 24 21 telefonoan eta cinberti@navarra.es helbide elektronikoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun