Ikasturtea gogotsu hasi dute Legasako eskolan

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 19a, 12:00

Udako oporrak akituta, bertze ikastetxeetan bezala, Legasan ere eskolara bueltatu dira. Kontatu dutenez, «gogotsu» hasi dute ikasturtea, eta «iraila aitzinera doa eta poliki-poliki errutina berrira egokitzen ari gara ikasleak eta irakasleak». Hiru urteko lau ikasle hasi dira lehenbiziko aldiz Legasako eskolan eta denetara 39 ikasle dira.

Argazkiak eta testua: Nerea Meoki.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun