Santa Leokadiko bestak prest dituzte asteburuan Legasan

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 6a, 11:00
Doneztebeko dantzariak San Agustin egunean Legasako frontoian. Asteburu honetan Santa Leokadia baselizaren inguruan izanen dituzte ospakizunak.

Larunbat arratsean txupinazoa, ezkila-jotzea eta zopak izanen dituzte eta igandean meza, bazkaria eta dantzaldia

San Agustin bestek utzitako ondorioa pasatzeko asti handirik izan gabe, besta giroan sartuko dira asteburu honetan ere legasarrak, Santa Leokadiko baseliza inguruan, ohiko egitarauarekin.

  • Irailaren 9an, larunbatean 20:00etan botako duten txupinazoarekin hasiko dira bestak. Ondotik ezkilak joko dituzte eta 21:00etan zopak eskainiko dituzte.
  • Irailaren 10ean, igandean 12:00etan meza izanen dute ermitan eta 13:00etan bazkaria izanen dute. Asteburua borobiltzeko, arratsaldean dantzaldia izanen dute Hauspolariek taldearen eskutik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun