Ortziralean haurren eguna izan zuten eta bertaratuek tailer interesgarrietan parte hartzeko aukera izan zuten.
Larunbatean, berriz, 138 lagunek parte hartu zuten herri bazkarian. Arratsalde animatuaren ondotik, gau polita ailegatu zen. Inguruko hainbat gazte hurbildu ziren eta giro alaian gau ederra pasatu zuten.
Igandean, goizean pilota partidak eta arratsaldean herri kirolak ikusteko aukera izan zuten eta mariatxien musikarekin egunari agurra eman zioten.
Akitzeko, azken egunean, meza nagusiaren ondotik, Doneztebeko dantzari txikiak ikusi eta herriko elkartean luntx goxoa dastatzeko aukera izan zuten herritarrek. Arratsaldean, herriko gaztetxoek antolaturiko erronkarekin plaza irriz bete zuten bestei bukaera ezin hobea emanez.