Bestak 2023

Bestetako hondarreko eguna dute gaur Narbarten

Ttipi-Ttapa 2023ko abuztuaren 23a

Ortziraleaz geroztik beste giroan murgilduta daude narbartearrak, eta argazkietan ikus daitekeen bezala, haurrek, gazteek eta helduek, denek, izan dute gozatzeko tartea. Gaur, asteazkena, akituko dituzte bestak.

Argazkiak: Maite Bertiz.

Goizean aurorak eta haurren herri kirolak izanen dituzte eta arratsaldean, 16:00etan, mus eta partxis txapelketak. 21:00etan Beñatekin kantu zaharren afaria eginen dute eta horrela borobilduko dituzte aurtengo bestak Narbarten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun