Eskualdeko parte hartzaileak bikain moldatu dira Narbarteko enducross proban

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 22a, 11:00

Narbarteko enducross proba jokatu zuten joan den larunbatean, abuztuaren 19an, eta Berako Katarri taldeko motor gidariek ez zuten hutsik egin. Tartean izan ziren eskualdeko gidari hauek: Joel Verde Dorronsoro, Ekaitz Errandonea Iribarren, Alejandro Irigoien Telletxea, Goiuri Urra Yecora eta Unai Apeztegia Lasaga. Narbarteko proba Nafarroako Enducross Txapelketarako puntuagarria izan zen.

  • Seniorretan Unai Apeztegia Lasaga nagusitu zen.
  • 125eko motorren kategorian Alejandro Irigoien Telletxeak irabazi zuen eta Goiuri Urra Yecorak bigarren egin zuen. Urrak bere maila igo behar izan zuen 125ekoan lehiatzeko eta ederki moldatu zen bigarren postua lortuz.
  • 85 c.c.-ko motorretan, Ekaitz Errandonea Iribarrenentzat izan zen podiumeko goiko koska. 11 urterekin lehenbiziko postua lortu zuen.
  • 65 c.c.koen kategorian, berriz, Joel Verde Dorronsoro narbartearrak parte hartu zuen. Zortzi urterekin maila ederra eman zuen. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun