Bestak 2023

Ortzegunean hasiko dira Legasako bestak

Ortzegunetik astelehenera bitarte musika, dantza eta giro ona izanen dira Legasan. Besten ondotik, irailaren 9an eta 10ean ere hainbat ekintza izanen dira.

Abuztuak 24, ortzeguna

  • 15:00etan Bertiz Abentura Park.
  • 20:00etan suziria.
  • Ondotik, danborrada eta buruhandiak.
  • 21:00etan zopak Kattalin ostatuan.
  • 23:00etatik 04:00etara DJ Jalisko.

Abuztuak 25, ortziralea

  • 07:00etan Aurora.
  • Ondotik, gosaria herriko plazan.
  • 09:00etan diana.
  • Goizean haurrendako jolasak.
  • 17:00etan mus txapelketa.
  • 18:00etan bingoa.
  • Segidan txokolate jatea.
  • 20:00etatik 21:30era Gabenara musika taldearekin dantzaldia.
  • 21:45ean zezensuzkoa.
  • 22:00etan afaria.
  • 00:00etatik 03:00etara dantzaldia Gabenara taldearekin.

Abuztuak 26, larunbata

  • 09:00etan diana.
  • 12:00etan erraldoiak.
  • 14:00etan zikiro jatea.
  • 17:00etatik 23:00etara DJ Txingudi.
  • 00:30etik 05:00etara Trikidantz taldearekin dantzaldia.

Abuztuak 27, igandea

  • 09:00etan diana,
  • Goizean pilota partidak frontoian,
  • 18:00etan herri kirolak: arpana, aizkora, harria, txingak, ingudea, lasto botatzea, laiak, pentatloia...
  • 19:00etatik aitzinera Zubietako taloak.
  • 20:00etatik 21:30eta Roberto Urrutia mariatxiak.
  • 21:45ean zezensuzkoa.

Abuztuak 28, astelehena

  • 09:00etan diana.
  • 10:30ean meza nagusia.
  • Ondotik Doneztebeko haurren dantza taldea.
  • 12:15ean luntxa Kuku elkartean.
  • 18:00etan herritarren arteko lehia.
  • 19:00etatik 23:00etara Hauspolariek taldearekin dantzaria.
  • Bestei bukaera emateko zezensuzkoa.

Irailak 9, larunbata

  • 20:00etan altxaferoa eta ezkila jotzea.
  • 21:00etan zopak.

Irailak 10, igandea

  • 12:00etan meza nagusia.
  • 13:00etan bazkaria.
  • Arratsaldean dantzaldia Hauspolariek taldearekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun