Hiru final izan zituzten ikusgai eta hauek izan ziren emaitzak:
Lehenik, txikien mailan, Enea Oteizak eta Pablo Agirrek jantzi zuten txapela, Igor Urtxegiri eta Urko Mendibururi 22-16 irabazita. Bigarren partida gaztetxoek jokatu zuten eta Mattin Oiaregik eta Markel Etxenikek lortu zuten garaipena eta txapela, Argitxu Bengoetxeari eta Aitor Irazokiri 22-9 irabazira. Azkenik, helduen finalean, partida arras estua eta berdindua jokatu eta gero, Esteban Mendiburuk eta Yousef Elhaouk eraman zuten saria, Egoitz Gamiori eta Mustafa Elhaouri tanto bakarragatik, 30-29 irabazita.
Antolatzaileek espero dute datorren urtean ere horrelako arrakasta izatea txapelketak eta partidetan sortzen den giroaz gozatzen segitu ahal izatea.