Ikuskizunak Remigia Etxarren XIX. mendeko funanbulista iruindarraren bizitza kontatzen du. Etxarren ezohiko emakumea izan zen garai hartan, eta mundu osoan ospe handia lortu zuen altuera handian soka gainean ibiltzeagatik. Arrakasta handiko une batean, Ondarroan egiten ari zen emanaldi batean 15 metroko altueratik erori, eta hainbat hezur hautsi zituen. Bere ibilbidea erabat baldintzatu zuen gertaera hark, eta ikuskizunak utzi behar izan zituen handik gutira.
Lana Estefania de Paz aktore iruindarrak sortu du, ikerketa-lan bikaina egin ondotik. Euskarazko bertsioan, baina, Lorena Arangoa aritzen da aktore lanetan.