25 ingurumen-boluntario ari dira Bertizen lanean uztaileko bigarren hamabostaldian

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 27a, 14:00
Bertizen ari diren ingurumen-boluntario gazteak, Nafarroako Gobernuko eta Gazteriaren Institutuko ordezkariekin.

Nafarroako Gobernuko eta Gazteriaren institutuko ordezkarien bisita izan dute gaur

Uztailaren bigarren hamabostaldian Bertizko ingurumen-boluntariotza esparruan parte hartzen duten 18 eta 24 urte bitarteko 25 boluntarioek egiten duten lana ezagutzeko bisita egin dute gaur Nafarroako Gobernuko eta Gazteriaren Institutuko ordezkariek.

Zehazki, Javier Remirez Nafarroako Gobernuko lehendakariordea eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria eta Carlos Amatriain Nafarroako Gazteriaren Institutuko (NGI) zuzendari kudeatzailea izan dira Bertizen, NGIk antolatutako boluntariotzako sei eremuetako batean.

Bertizko Jauregiko Natur Parkeko lorategi botanikoan ari dira lanean Andaluzia, Aragoi, Balear Uharteak, Euskal Autonomia Elkartea, Extremadura, Gaztela-Mantxa, Kanariar Uharteak, Katalunia, Madril, Murtzia eta Nafarroako gazteak. Udan, Baztanen ere izanen dira boluntario gazteak, 1940 eta 1950 urteen artean eraikitako bunkerrak moldatze lanetan, memoria historikoa berreskuratzeko.

Autonomia-erkidegoen arteko kanpamendu-trukeek, aire zabaleko kanpaldiek eta Gazte Txartelaren jarduera eta sustapenek, NGIk 50 aukera baino gehiago eskaini ditu udan. Aurten, 3.078 gaztek hartu dute parte jarduera horietako batzuetan.

Boluntario lan hauetaz gain, Nafarroako Gazteriaren Institutuak multiabentura jardueretan 1.400 plaza eskainiko ditu, tartean Baztan Abentura Parken eta Irrisarri Landen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun