Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiak (Vianako Printzea erakundea) antolatutako Kultur programaren 28. edizioaren barrenean Argako erreginari buruzko erakusketa-proposamen berezia ikusgai dago abuzturen 31 bitarte Bertizen, Remigia Echarren Aranguren funanbulista iruindarraren inguruan. Erakusketa hainbat jarduerarekin osatzen da, eta horietako bat eginen dute uztailaren 16an, igandean, 12:00etan: Remigia bezalako trapuzko panpina funanbulista bat egin dezagun tailerra.
Gabriela Barrio ehungintzako artista eta Tea en la Azotea markaren sortzailea da, eta Artearen Historian lizentziatua. Irakaskuntzan eta prestakuntza artistikoan espezializatu da, eta historia, antzerkia edo artea publikoari hurbiltzeko modu berri bat sartu du, bai hezkuntza arautuaren testuinguruan, bai sormen-tailerretan eta erakusketetan.