Eskulan tailerra egin dute Legasan 12 haurrek

Uztaileko bigarren astean eskulan tailerra antolatu dute Legasan, astelehenetik ortzegunera, lau egunez. 12 lagunek eman dute izena eta Iciar Mikelperizena irakasle dutela eskulan politak egin dituzte: pastaz egindako eguzki-lore bat, telazko poltsak edota motxilak eta koadro bat.

Testua eta argazkiak: Basagaitz kultur elkartea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun