Kantu zaharrak maite dituenak horretarako hitzordu aproposa izanen du uztailaren 15ean Legasan; zehazki, Leokadia ermitan. Larunbatean 14:00etan bazkaltzeko bilduko dira eta bertaratutakoek 20:00 aldera arte kantatzeko aukera izanen dute. Egun horretan Angel Mariezkurrena ariko da dinamizatzaile lanetan eta eskarmentu handiko bi musikari izanen ditu ondoan: Iruritako Frantzisko Santxotena eta Sunbillako Aitor Ibarra.
Bazkaria Doneztebeko Santamaria jatetxeko langileek zerbitzatuko dute ermitan bertan eta menua hau izanen dela aitzinatu dute: urdaiazpiko iberikoa, entsalada mistoa, frijituak, ajoarrieroa, txipiroiak tintan, txuleta, postre dastaketa, kafea eta konbinatua. Apuntatzeko epea uztailaren 9ra aan akitu zen.