Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiak (Vianako Printzea erakundea) antolatutako Kultur programaren 28. edizioaren barrenean Argako erreginari buruzko erakusketa-proposamen berezia ikusgai dago abuzturen 31 bitarte Bertizen, Remigia Echarren Aranguren funanbulista iruindarraren inguruan. Erakusketa hainbat jarduerarekin osatzen da, eta horietako lehena Garazi Pascual funanbulistaren emanaldia izanen da uztailaren 9an, igandean 18:00etan eta 18:30ean.
Garazi Pascual, paregabeko funanbulista
Garazi Pascual artista eta kable gainean orekan espezializatutako zirku garaikideko irakaslea da. Remigia Echarren, Argako erregina, bere sokaren gainean jarriko du eta funanbulismo ariketak eginen ditu mundu osoan ezagutzen dugun artista gogoratzeko. Kable gainean dantzatuko du Gorka Pastorrek proiektu honetarako idatzi eta konposatutako abestia.
Zortzi minutuko iraupena duten bi emanaldi eginen ditu, publiko guztiarendako.