Ikasturte bukaera berezia izan dute Legasako eskolan

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 27a, 16:00

Legasako eskolako azken bi egunak bereziak izan dira eta irteera eta jaialdiarekin agur erran diote 2022-23 ikasturteari. Astelehenean Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloko ikasleek Doneztebeko liburutegira eta Intzakardira irteera egin zuten eta Lehen Hezkuntzako hirugarren eta seigarren maila arteko ikasleek Gaztelura. Asteartean, berriz, eskolako azken egunean, goizean jolasak, gosaria, jaialdi txikia eta 6.mailakoei agur hunkigarria egin eta guraso elkarteak antolatutako bazkari txiki batekin goiza borobildu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun